Enpresa Aholkularitza
BEZERO/KUDEATZAILEENTZAKO SARBIDEA

Español - Euskera

Kontabilitate Aholkularitza
Aurkezpena > Zerbitzuak/ Kontabilitate Aholkularitza

ZERBITZUAK


- Aholkularitza Fiskala -
- Lan Arloko Aholkularitza -
- Kontabilitate Aholkularitza-
- Zuzenbide Arloko Aholkularitza -
- Merkataritza Arloko Aholkularitza
- Galderetarako atala-
- Administrazioa -
- Aholkularitza Patenteak eta markak(Gil Vega)

KONTABILITATE AHOLKULARITZA

A) Enpresaren arazoen aurreko azterketa.

B) Haren kontabilitatea osatu eta abiaraztea:
- Haren ezaugarrien araberako kontabilitate sistema ezartzea.
- Kontabilitatearen Plan Nagusira egokitutako kontuen plana egitea.
- Gure azterlanari jarraiki eta enpresaren beharrizanen arabera, behar beste kontu eta azpikontu zabaltzea.

C) Merkataritzako Kodean derrigorrezkotzat jotzen diren Kontabilitate Liburuak zabaldu eta zigilatzea, baita BEZaren Estatutu Arauek edo Sozietateen gaineko Zergaren Araudiak adierazitako liburu bereziak ere.

D) Aurreko atalean aipatutako Kontabilitate Liburuak zuek emandako datuak oinarri hartuta eramatea.

E) Enpresak kontabilitateaz arduratzeko hautatzen duen pertsona prestatu eta gaitzea, haren jardueraren arabera eta modu egokian eramateko moduan.

F) Kontabilitate arloa aldizka berrikustea, gerta daitezkeen arazoak antzeman eta zuzentzeko.

G) Bezeroari fakturen erregistroa eta urteko inbentarioa egiten laguntzea.

H) Haren balantze eta emaitza kontuak ofizialki indarrean dauden zerga arauen arabera betetzea, zuek emandako datuetatik aurrera.

I) Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena prestatu, bete eta bideratzea.

J) Kontabilitate Liburuen ikuskapenaren aurrean enpresa ordezkatzea.

K) Enpresaren kontabilitate egoera sortu edo aldatzeari buruzko nahitaezko eskaerak edo instantziak idaztea.

L) Derrigorrean bete behar diren eta haren kontabilitatea egiteari eragiten dioten arauen berri ematea enpresari.

M) Enpresan sortzen diren kontabilitate arloko arazoetan aholkularitza ematea: amortizazioak, erregularizazioak, inbertsioak, zerga arinketak, diru-laguntzak, ...

N) Urteko kontuak, kudeaketa txostena, ziurtagiriak eta Merkataritza Erregistroan aurkeztu beharreko dokumentuak egitea.

O) Kontabilitate aholkularitza.

volveritzuli
Avda. de la Libertad Nº7, 7º C, D Y G. 20004 Donostia-San Sebastián GIPUZKOA Tel. 943426581
© copyright UNIGEMSA, unión de gestión empresarial S.L. - | Lege Oharra |